Desertu Txikia hesitu dute hondartzarako sarrera kontrolatzeko

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 1a, 14:17

Aurtengo uda denboraldian zazpi gunetan banatuko dute hondartza, eta udaleko brigadako langileak dagoeneko hasi dira guneak mugatzen. Esaterako, gaur goizean Desertu Txikia inguratzen duen petrila guztiz hesitu dute, jendea nahieran sartu eta irten ez dadin behin edukieraren kontrola abian jartzen dutenean.