Gaurko lan txukunak izan du saria

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 16a, 12:34

Sailkapen orokorrean Aresekin puntutan berdintzea lortu du Enbatak eta, gutxigatik bada ere, jaitsiera postuetatik ateratzea lortu dute.

'Play off' postuetako zulotik ateratzea lortu du gaur Zarautz-Babyautok. Bigarren postuan helmugaratu da bere txandan, eta seigarren geratu da gaurko estropadako sailkapenean. Atzoko eta gaurko denborak batuta, berriz, zortzigarren geratu da. Gaur ez dira atzokoen moduko aldeak izan denboretan, itsasoak ez duelako horretarako biderik eman. Askoz haize gutxiagorekin eta itsaso bareagoarekin egin dute arraunean. Gaur eskuratutako puntuekin sailkapen orokorrean Aresekin berdintzea lortu du Zarautzek eta, puntu kopuru bera izanagatik, galiziarren aurretik kokatu da Enbata sailkapenean.

Bigarren kaletik atera da Enbata bere txandan. Urdaibaik hasieratik hartu du mendean estropada, baina arraunkera dotoreaz jarraitu dio atzetik Zarautzek. Donostiarrarekin parez pare ibili badira ere, aldea handitzea lortu du Enbatak, eta une batez hiru segundora jarri zaio Urdaibairi. Bigarren ziabogaren ostean ihes egin dute bermeotarrek ordea, eta txandako atzeko hiruren arteko aldeak txikitzen joan dira hirugarren luzean. Zarautzek une oro mantendu du bigarren postua, eta Urdaibai baino hamabost segundo beranduago helmugaratu da azkenean. Hauek dira Enbataren txandako denborak:

1. Urdaibai 19:39,98
2. Zarautz 19:55,06
3. Donostiarra 20:02,04
4. Lekittarra 20:05,96

Etxeko estropada bereziak amaituta, Santurtzin izango dute azken postu horietatik aldentzen jarraitzeko aukera datorren larunbatean, Santurtzin.

Erlazionatuak

Gaurko lan txukunak izan du saria

Amaia Urbieta Arruti 2020 abu 16 Zarautz