Bederatzi liburu aurkeztuko dituzte Literaturian

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 22a, 16:12

Jaialdiaren bigarren egunean, larunbatean, egingo dituzte liburu aurkezpen guztiak. Lege Zaharren Enparantzako karpan izango dira, eta hainbat idazle zarauztarren lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.

Letren plaza bihurtuko da asteburu honetan Lege Zaharren Enparantza; batez ere, larunbatean. Ahotsenearekin elkarlanean, hainbat liburu aurkezpen hartuko ditu Literaturia jaialdiak egun osoan zehar. Gaur argitaratu dute karpan eskainiko dituzten liburu aurkezpenen zerrenda:

  • 11:30-12:00. Baginen (Txalaparta), Cira Crespo eta Elena Ziordia. 
  • 12:15-12:45. Haizelekuak (Alberdania), Amaia Telleria.
  • 13:00-13:30. Bidasoan gora (Elkar), Eneko Aizpurua.
  • 15:00-15:30. Hotz industriala (Susa), Julen Belamuno.
  • 15:45-16:15. Moskito (Susa), Igor Estankona. 
  • 16:30-17:00. Gilles de Rais (Alberdania), Anjel Lertxundi.
  • 17:15-17:45. Valerium Tremens (Elkar), Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria.
  • 18:00-18:30. VHS (Susa), Oier Guillan.
  • 18:45-19:15. Xabier Lete, Atzerrian (Alberdania), Alex Gurrutxaga.

Liburu aurkezpenez gain, azokaz eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da asteburuan. Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Udazkenean zabaldu da atea

Amaia Urbieta Arruti 2020 ira 10 Zarautz