Euskaraldia 2020

Bigarren aukera Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako sariak irabazteko

Zarauzko Hitza 2020ko urr. 26a, 10:34

Aurreko astean jarri genuen martxan Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketa, eta prest dago dagoeneko bigarren asteko galdera sorta. Klikatu hemen, eta jarri proban zure ezagutza!

Lehiaketa berezia sortu dugu herritarrentzat Zarauzko Euskaraldiak eta Zarauzkohitza.eus atariak elkarlanean, Euskaraldia iristeko aste gutxi falta direla, motorrak berotze aldera. Herriko kultura, txokoak, historia, bitxikeriak nahiz euskara bera ardatz hartuta, astero galdera-sorta bat plazaratuko dugu atari honetan, eta sari mordoa banatuko dugu. Amaitu da lehen jardunaldia; hemen daude ikusgai irabazleak eta galderen erantzunak. Galdera sorta berria erantzuteko aukera izango da gaurtik igandera bitartean, esteka honetan klikatuta.

Adin mugarik ez dagoenez, familiek elkarrekin ondo pasatzeko jolas aproposa izango da.

Parte hartzea oso erraza da: astelehen goizetan jarriko da martxan aste horretako lehiaketa, eta aste osoa egongo da parte hartzeko; galderak erantzun orduko jakingo du parte hartzaileak zenbat galdera asmatu dituen. Hurrengo astelehenean, berriz, emango dugu irabazleen berri. Astero zazpi lagunek jasoko dituzte sariak, eta zortzigarren batek sari berezia jasoko du. Azken hori parte hartzaile guztien artean zozkatuko da.

Lehiaketa urriaren 19an, astelehenarekin, abiatu zen, eta bost aste iraungo ditu; dagoeneko parte hartu daiteke bigarren asteko lehiaketan, eta azken galdera-sorta azaroaren 16ko astean egingo dugu, Euskaraldiaren hasierarekin bat eginez.

Sari ederrak banatuko ditugu bost aste hauetan. Astero, honakoak:

  • Euskaraldiko amantala+elastikoa, zazpi lagunentzat (lehiaketako galdera guztiak asmatzen dituztenek jasoko dute, eta zazpik baino gehiagok asmatzen badute, zozketa bidez aukeratuko dira zazpi saridunak)
  • Sari berezia, parte hartzaile guztien artean zozketa eginda. Sari hau jasoko du irabazleak: Euskaraldiko amantala + elastikoa + lanpasa + HITZAko harpidetza

Zarauzko Euskaraldia jarriko da saridunekin harremanetan, eta sariak Euskaraldiaren egoitzan jasoko dira, Zigordia kaleko 34. zenbakian (Gaztelekuaren azpian).