Ari gara banatzen Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako aurreneko asteko sariak

Zarauzko Hitza 2020ko urr. 30a, 17:21
Ezkerretik hasita, Centeno, Mutiozabal, eta Bentura Etxabe, Lourdes Iruretagoiena eta Ur Iruretagoiena (behean ezkerrean).

Xabier Centenok, Oier Mutiozabalek, Bentura Etxabek, Lourdes Iruretagoienak eta Ur Iruretagoienak, esaterako, jaso dituzte beren sariak. Centenorentzat izan da sari berezia. Bigarren asteko lehiaketa ere martxan da igandera arte, eta astelehenean jakinaraziko dira beste zortzi irabazleak.

Euskaraldiaren atarian, asteroko lehiaketa egongo da martxan webgune honetan. Zarauzko Euskaraldiak eta Zarauzko Hitzak antolatu dute elkarlanean, eta zazpi galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek: Zarauzko historiaz, kulturaz, euskaraz... galdetuko da, eta zazpiak asmatzen dituztenen artean, zazpi sari banatuko dira astero. Gainera, parte hartzaile guztien artean sari berezia zozkatuko da astero.

Honakoak dira sariak.