Bertso sorta: 'Alegiak' (2)

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 7a, 09:38

Inaxio Uria Isasti-k ondoko bertso jarriak helarazi dizkio ZARAUZKO HITZAri, Alegiak bertso sortari jarraipena emanez. Kopla handia doinuan abestekoak dira.

-1-

Ezer ez dakizun gaiaz ere
arbuiaketa jarduna
Ezjakintasun maila gorena
horrekin lortzen duzuna

-2-

Orokorrean mina izanik
denboraz sendatzen dena
Kontu izan mingainez egina
dela sendatzen zailena

-3-

Inoiz errudun izaten ez den
pertsonak hau du jarrera
Zerbait egin behar den uneetan
Beti urrats bat atzera!!

-4-

Dena eduki zain ez ba egon
bizitza hau osatzeko
Eskura izanikan bizitza
dena duzu gozatzeko

-5-

Pertsona batek txanponen antza
izateaz ez harritu
Balio eskasekoa noski
eta bi aurpegi ditu

-6-

Diru mordoa gastatzen dugu
arropa erosketetan
Astiune batera murriztuz
gozamena gehienetan

-7-

Konparaketa egin ondoren
Beste aukera bat dago
Arropa gabe goza daitezke
astiuneak gehiago

-8-

Nik negar egiteko zioa
oinetakorikan eza
Oinik gabeko haur bat ikusi
ta joan zitzaidan estresa

-9-

Gaizkile baten boterepean
babesa hartuz gero
Itxurak izango dira baina
zorionik ez espero

-10-

Gaizkile batez ez ba fidatu
mesede bategaitikan
Jarrera ez baitu aldatuko
mantenduaz gogotikan

-11-

Kanpotik sentitzen dugun mina
oso latza izango da
Baina barrenetik sortzen dena
larriago da, gogora!!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide