Bideoa: Sareren enkantea eta urtarrilerako ekitaldiak

Gorka Eizagirre 2020ko abe. 29a, 16:30

Zarauzko Sarek arte erakusketa eta enkantea egin zituen atzo, astelehena, eta horren berri eman digute antolatzaileek eta ekimenean parte hartu duten artistetako batek. Datozen asteetako ekitaldien berri ere eman dute.

Izan Bidea Astea ospatzen ari dira herrian euskal presoen eskubideen alde eta urruntze politikaren aurka. Hala, Gabonen bueltan Pagoetako tontorrera igo ziren aurreko astean eta talde argazkia atera zuten, eta bizikleta martxa ere egin dute.

Atzo, astelehena, urruntzeari buruzko arte erakusketa eta enkantea egin zituzten Zinema pilotalekuan, eta ekimenaren berri emateaz gain, urtarrilaren 3ko eta 9ko ekitaldiak ere aipatu zituzten, baita herritarrak animatu ere horietan parte hartzera.

ARGAZKI BILDUMA. Sareren arte erakusketa eta enkantea.