Hotz Zarautzek pezetak jasoko ditu dohaintza modura

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 22a, 11:00

Hotz Zarautzen manta bilketa.

Kale Nagusiko Zabalegi dendan bilduko dituzte dohaintzak, eta pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko dute lortutako dirua.

Martxan jarraitzen du pezetak biltzeko Hotz Zarautzen kanpainak. Elkarteko kideek gogorarazi dute Kale Nagusiko Zabalegi dendan jasoko dituztela pezetak, euroengatik aldatzeko gero. Pertsona errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko dute dohaintza horietatik lortutako dirua.

Hotz Zarautzek bigarren eskuko denda ere izan du abian Gabonetan, aurreko urteetan bezala.