2021/03/05 19:00

Antzerkia

Antzerkia: 'Panpina'

Antzerkia: 'Panpina'
Modelo aretoa, Zarautz

“Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du Antzoki honetara. Iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibosek maitasuna egingo du bere itzalarekin”.

Oholtza gainean, Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da 'Panpina', baina, era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena.