Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Hainbat ekitaldi egingo dira gaur eta datozen egunetan, Emakume Langilearen Egunaren harira

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 8a, 11:30

Batukadaren laguntzarekin gerriak astintzeko aukera izan zen atzo. (IƱigo Gaiton)

Martxoak 8 ditu gaur. Aldarrikapenerako eta borrokarako eguna da emakumeentzat, eta Zarautzen hainbat ekitaldi egingo dira gaur nahiz datozen egunetan, emakumeen borroka ardatz. Jarraian daude zerrendatuta udaleko Parekidetasun Sailak nahiz Zarauzko Koordinadora Feministak antolatu dituzten ekitaldiak.

Gaur, Martxoak 8:

  • 18:00etatik 20:00etara, Martxoaren 8a irudikatzeko udalak urtero antolatzen duen lehiaketara aurkeztutako kartelekin erakusketa egingo dute. Ordutegi horretan egongo da ikusgai egunero Torre Luzean, martxoaren 14ra arte.
  • 18:00etan, Parekidetasun Sailak antolatuta, The Glorias filma eskainiko dute Modelo aretoan.
  • 18:30ean, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta, manifestazioa Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta.

Martxoak 11, osteguna:

  • 18:30ean, Koordinadora Feministak antolatuta, En transito dokumentala Modelo aretoan. Sarrerak 18:00etan jarriko dituzte salgai.

Martxoak 12, ostirala:

  • 19:00etan, Parekidetasun Sailak antolatuta, 35 huts antzezlana Modelo aretoan.

Martxoak 13, larunbata:

  • 17:00etan, Koordinadora Feministak antolatuta, solasaldia Putzuzulon: Gipuzkoan zaintza lanak sostengatzen dituzten emakume etorkinak. Katia Reimberg, Candida Rivas Mendoza eta Lilian Elizabeth Torres izango dira hizlariak.

Martxoak 18, osteguna:

  • 19:00etan, Parekidetasun Sailak antolatuta, No es pais para negras antzezlana eta solasaldia.

Martxoak 25, osteguna:

  • 18:30ean, Koordinadora Feministak antolatuta, Zauriak dokumentala Modelo aretoan. Sarrerak 18:00etan jarriko dituzte salgai leihatilan.

Martxoak 31, asteazkena:

  • 19:00etan, Parekidetasun Sailak antolatuta, Por ser mujer dokumentala eta solasaldia.

'Kaleak okupatu!' eta 'Emakume zientzialarien basoa'

Aldarrikapen egun nagusia gaur bada ere, aurretik hainbat ekitaldi egin dituzte Koordinadora Feministak nahiz Parekidetasun Sailak. Ostiralean 'Emakume zientzialarien basoa' izendatu zuten Zingira basoa, eta emakume zientzialarien ibilbidea ere osatu zuten, Torre Luzeatik Emakumeen* Etxera.

Horrez gain, Koordinadora Feministak antolatuta, ekitaldiak izan ziren atzo. 'Kaleak okupatu!' lelo hartuta, Munoa plazan elkartu eta aldarriak karteletan jartzen jardun ziren, baita dantzan eta bertsotan ere. Arratsaldean, berriz, Cecilia Payneren kontzertua izan zen Putzuzulo gaztetxean.