Hotz Zarautzen eskertza mezua herritarrei

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 17a, 09:03

Elkarteak adierazi duenez, deialdiak "arrakasta" izan zuen eta herritarrek erantzun "handia" eman zioten.

Hotz Zarautzek eskertza mezua zabaldu nahi izan du asteburuko esne bilketa kanpainan parte hartu dutenentzat. Aurreko larunbatean herriko bost gunetan izan ziren esnea biltzen Lesboseko (Grezia) Kara Tepe esparruko pertsona errefuxiatuentzat.

Hotz Zarautz elkarteak eta parte hartu zuten gainontzeko boluntarioek eskerrak eman nahi izan dizkiete bilketan parte hartu zuten guztiei: "kolaboratzaile guztiei, baita bilketan lagundu zuten boluntario guztiei ere, beraiek gabe ez litzateke posible izango hau guztia. Eta, nola ez, batez ere, esne kaxak ekartzen edo diru ekarpena egten beraien hondar alea jarri zuten herritar guztiei". Herritarrek deialdiari emandako erantzuna "handia" eta "arrakastatsua" izan delako. Guztira, 4.700 litro esne bildu zituzten, eta itsulapikoan 1.405 euroko ekarpena jaso zuten.

Erlazionatuak