Vista Alegre-Santa Barbara orientazio ibilbideen mapak hemen eskuragarri

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 21a, 09:07

Orientazio ibilbide iraunkorra prestatu dute udalak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak Zarauzko Eraztun Berde Urdinean, eta ibilbide horien mapak hemen daude ikusgai PDF formatuan. Horiek deskargatzeko aukera ere badute herritarrek albistearen amaieran.

Ostiralean aurkeztu zuten Zarauzko orientazio ibilbide iraunkorra, Arkamurka ibilbidean kokatu dutena, Vista Alegre, Zingira eta Santa Barbara-Mutxio eremuetan. Zailtasunaren arabera hiru ibilbide diseinatu dituzte udalak eta GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak elkarlanean, eta horien berri eman zuten Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak eta GOTeko kide Ibon Goikoetxeak.

Hiru ibilbideak Turismo Bulegoan hasi eta bukatuko dira, eta mapak egin dituzte ibilbideak osatu ahal izateko. Mapetan zehaztutako plaka zuri-laranjak aurkitu beharko dira, hurrenkera jakin batean. Plaka bakoitzak hizki bat darama, eta hizki horiek mapan apuntatu ondoren, Turismo Bulegoan aurkeztu behar da. Maiatza bitarteko epean aurkezten dutenen artean opari bat zozkatuko dutela jakinarazi zuten.

PDFa. Mapak deskargatu hemen.