Xabier Unzurrunzaga arkitektoak 'Hiriaren irudia. 1975 Karmelitak - Iñurritza eremua' hitzaldia eskainiko du

Aritz Mutiozabal 2021ko api. 14a, 10:30
Xabier Unzurrunzaga arkitektoa. (Aritz Mutiozabal)

Sanz Enea kultur etxean izango da, 18:00etan hasita, ostiral honetan. Ekitaldi hau lotuta dago Zarauzko 38. Argazki Bileraren barruan ikusgai dagoen izen bereko erakusketarekin.

Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Xabier Unzurrunzaga arkitekto zarauztarrak Hiriaren irudia. 1975 Karmelitak - Iñurritza eremua. Zarautz hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Sanz Enea kultur etxean, aretoan bertan ikusgai dagoen erakusketaren harira. Erakusketa Zarauzko Karmelitak-iñurritzako hiri-eremuaren argazki-erreportajea da, 1975 urtean egina. Hiriko paisaia horrek aldaketa handia izan du zati batzuetan, eta hiriko egungo hirigintzaren oinarria izan zen. "Bildutako materiari esker, hiriaren eraldaketa gauzatzeko eraikuntza-prozesu arrazional eta landua proiektatzearen, urbanizatzearen eta kudeatzearen konplexutasuna agerian usten dute", diote antolatzaileek. HItzaldia 18:00etan hasiko da eta doako sarrera izango du, edukiera mugatuarekin.

Unzurrunzagak Bartzelonan, Madrilen eta Ipar Karolinan egin zituen bere lehen ikasketak, eta Marquet eta Zulaicarekin osatutako taldean hasi zen (1964-1970) hirigintza eta arkitektura lanbidean Marquet eta Zulaicarekin osatutako taldean hasi zen (1964-1970); garaiko proiektu nabarmenenak, besteak beste, honakoak dira: Santo Tomas Lizeoa (Donostia, 1967), Eliz Kalea eraikina (Usurbil, 1968), Altamira etxebizitzak (Ordizia, 1969), Urumea eraikina (Donostia, 1970, Rafael Moneorenkin elkarlanean) eta Tolosako Hiri-Antolamenduko Plana (M. Solá Moralesekin lkarlanean). 1969an, Aizpurua Saria jaso zuen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eskutik.

1970-1978 artean, Hiri Plangintza eta Arkitekturako Estudio Seiss-eko zuzendaria izan zen, eta bertan, Arrasate, Bergara eta Zarauzko hiri- antolamenduan aritu zen lanean. 1986-1992 arteko bere jarduera profesionalean honako proiektuak azpimarratzen dira: Donostiako Amarako geltokia, Arrasateko hilerria eta Donostiako Benta Berri auzoan egindako etxebizitza sozialak, Hondarribiko Zezen Plaza eta Azpeitiko Etxe Beltz Izarra. 1977tik 2007ra arte (erretiroa hartu arte), Donostiako Arkitektura Eskolan Hirigintza irakasle izan zen. Bestalde, EHUko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako katedradun ere izendatu zuten 1989an.