Berri Txarrak taldeari buruzko 'Dardara' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko api. 20a, 09:00

Berri Txarrak musika taldearen Ikusi Arte biran filmatutako irudiekin osatutako ordubete eta 37 minutuko lana da Dardara. Marina Lameirok zuzentzen eta izenpetzen duen film dokumentala; Josu Gonzalez soinu teknikari zarauztarrak hartu du parte ikus-entzunezkoan. Duela hilabete pasatxo estreinatu zuten, eta gaur arratsaldean, 19:00etan, Modelo aretoan ikusteko parada izango da.