Argazkiak: Amenabar Zarautz ZKE-Unio Esportiva Sarria

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mai. 19a, 11:26

(Luis Epelde)

Galdu egin dute etxeko partida asteburuan Amenabarreko mutilek, 27-28 emaitzarekin. Ikusi hemen norgehiagokan Luis Epeldek ateratako argazkiak.

Zilarrezko mailan beste denboraldi bat ziurtatuta badute ere, ez zaie emoziorik falta Amenabar Zarautz eskubaloi taldearen partidei. Galdu egin zuten larunbatean etxean jokatutakoa, 27-28ko emaitzarekin, Unio Esportiva Sarria Gironako (Herrialde Katalanak) taldearen aurka. Ohi bezala, Luis Epelde argazkilaria izan zen Aritzbatalde kiroldegian, eta hemen daude ikusgai hark ateratako irudiak.

Bi norgehiagoka baino ez zaizkie geratzen zarauztarrei liga amaitzeko: Lalinen aurkakoa kanpoan, datorren larunbatean; eta Bordilsen aurkakoa etxean, hilaren 30ean.

Erlazionatuak