'Call me by your name', 'Tess eta ni', 'Maya erlea. Ezti jokoak' eta 'El olvido que seremos' filmak emango dituzte datozen egunetan

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 20a, 16:00

Ohiko filmez gain, asteburu honetan LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira egingo duten proiekzioa nahiz Zinemazale Berriak programaren barrukoa egongo dira.

Normalean baino film gehiago ikusteko aukera izango da datozen egunetan Modelo aretoan. Astelehenean LGTBIfobiaren aurkako eguna izan zen eta, horren harira, Call me by your name filma emango dute bihar. Zinemazale Berriak programaren barruan, berriz, Maya erlea. Ezti jokoak eskainiko dute etxeko txikienentzat. Hemen dago irakurgai programari buruzko informazio gehiago. Horrez gain, Tess eta ni eta El olvido que seremos filmak ere emango dituzte.

Hemen emanaldien ordutegiak:

  • Bihar, maiatzak 21:
    • 19:00. Call me by your name
  • Etzi, maiatzak 22:
    • 16:45. Tess eta ni
    • 19:15. El olvido que seremos
  • Maiatzak 23, igandea:
    • 12:00. Maya erlea. Ezti jokoak
    • 16:45. Tess eta ni
    • 19:15. El olvido que seremos
  • Maiatzak 24, astelehena:
    • 16:45. El olvido que seremos
    • 19:45. El olvido que seremos