Irudietan: Zarauztar ugarik parte hartu du Talai Mendi Trail lasterketan

Iñigo Gaiton 2021ko mai. 23a, 15:59

Neurri bereziekin bada ere, badirudi apurka-apurka berpizten ari direla kirol proba herrikoiak. Horren erakusle da gaur goizean Orion jokatu den Talai Mendi Trail mendi lasterketa. Inguruko herrietako beste hainbat korrikalarirekin batera, zarauztar ugarik baliatu du lasterka ateratzeko aukera. Ibai Makazaga zarauztarra izan da, hain zuzen, helmugaratzen lehena.

Plazatik aterata, Goiko Kaletik eta San Martin ermitaren paretik pasatu eta gero, Kukuarriraino igo dira zuzenean korrikalariak goizeko lasterketan. Lusarbe baserriaren aldera egin dute segidan, eta Kukuarrira hartu dute buelta berriz, handik berriro plazara jaisteko. Ibilbidea egoera onean aurki dute, lokatz gehiegirik gabe, eta eguraldia ere aldekoa izan da lasterkarientzat. Sari banaketa udaletxean egitea erabaki du antolakuntzak, osasun krisia dela-eta, jende pilaketak ekiditeko.

Erlazionatuak