Hondartzarako sarrera-irteeren etxolak jarri dituzte malekoian

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 25a, 09:30

Aurten ere, COVID-19a tarteko, Zarauzko Udalak hondartzako edukiera zainduko du, eta hamar sarrera-irteera jarriko ditu, iaz baino hiru gehiago; Bañeru kalekoa, Matxitxako kalekoa eta Orixe kalekoa, alegia. Hondartza denboraldirako aste batzuk falta diren arren, sarrera-irteeretako etxolak jada jarri dituzte malekoian. Oraindik ez dira hasi hesitzen malekoia, baina duela udalak adierazi zuenez, aurten modu "abegikorragoan" egingo dute.

Erlazionatuak