Pentsiodunen aldarriek eskualdeko kostaldea igaro dute bizikletaz

Mireia Galarza Bastida 2021ko mai. 28a, 17:00

Gipuzkoa zeharkatzen ari den bizikleta martxa Zumaiatik sartu da eskualdera gaur goizean, eta Getariatik eta Zarauztik igaro da gero. Eskualdeko pentsiodunek ez ezik, harrera egin diete beren borrokarekin bat egiten duten gainerako herritarrek ere. Hona hemen goizean egin duten ibilbidearen bideoa, eta parte hartzaileen adierazpenak ere.