IbonRG & Enrike Hurtado eta Hegazkin, Arraioren ospakizunen azken txanpan

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 29a, 10:02

Hamabosgarren urteurrena ospatzen ari da Arraio irratia maiatzaren hasieratik, eta atzo iluntzean zuzeneko musikaz gozatu ahal izan zuten Gaztetxera bertaratu zirenek IbonRG & Enrike Hurtado eta Hegazkin taldeekin. Ekainaren 4an, 11n eta 18an egingo dituzte urtemugako azken ekitaldiak: Galde Debalde Kulturala izango da.