Elektropeñak eta Rubiok DJ saioa eskaini dute Putzuzuloko teilatutik

Dorleta Agiriano Lai 2021ko eka. 13a, 09:00

Musika emanaldi berezia izan zen atzokoan Putzuzulon: Salberdingo obrak atzean zituztela, gaztetxeko teilatutik musika jarri zuten Elektropeña DJ zarauztarrak eta Rubio DJ lasartearrak. 17:00etan hasi zen saioa, eta 22:00ak arte girotu zuten ingurua bi artistek.