'Mikra' ikuskizunak eman dio hasiera Kalerki jaialdiari

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 30a, 08:44

Koldo Arakistain zarauztarrak eta Irati Gonzalez irundarrak osatutako Berdinki konpainiak eskaini zuen atzo Kalerki jaialdiko lehen emanaldia Lizardi kirol aretoan: Mikra. Bertaratu zirenek bikotearen antzerkiaz eta akrobazia ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten. 

Gaur Turistreatzen antzerkia ikusteko beta egongo da leku berean, 20:00etan, Trapu Zaharra konpainiaren eskutik. Gonbidapenak 18:00etan jarriko dituzte eskuragarri Modelo aretoko leihatilan.

Erlazionatuak