Auzolanaren ostean, Habi eta Ibil Bedi taldeak entzuteko aukera izango da bihar Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 30a, 11:30

Bihar hasiko da Danda Gazte Asanbladak uztailerako prestatutako egitaraua. Auzolana deitu dute gaztetxean, eta ondoren, kontzertuez gozatzeko aukera izango da.

16:00etan jarri du hitzordua Danda Gazte Asanbladak auzolanerako, Putzuzulo gaztetxean. Ondoren, 18:00etan, Habi eta Ibil Bedi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Sarrerak 17:30ean jarriko dituzte salgai gaztetxean bertan, 5 euroan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pertsonako bi sarrera hartu ahalko dira.

Erlazionatuak