ZAEko neskak hamargarrenak izan dira Lekeition

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 13:15
ZAEko neskak Sestaon.

Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan jarraitzen dute zarauztarrek. Lehen txandan bigarren sailkatu dira, Castroren aurretik. Estropada gaur ere Tolosaldeak irabazi du.

Hamargarren sailkatu da Zarautz Arraun Elkartea Lekeition jokatutako estropadan. ETE ligako zazpigarren jardunaldia zen gaurkoa, eta atzokoan baino emaitza kaskarragoa lortu du; Donostian zortzigarren egin zuen atzo.

Lehenengo txandan aritu da Lapurdi eta Castro Canteras de Santullan taldeekin, eta 12:18,21 denbora eginda, bigarren iritsi da helmugara, Lapurdi baino 6 segundo beranduago.

Estropada, ordea, Tolosaldeak irabazi du beste behin 11:08,45 denbora eginda, eta bigarren Deusto izan da, 11:12,33 denbora eginda.

Hamargarren sailkatuta, Zarautzek postu berdinean jarraituko du sailkapen orokorrean: bederatzigarrena da orain ere.

Zumaian jokatuko dute ETE ligako zortzigarren jardunaldia, datorren larunbatean, hilak 17. Zumaiako IV. Ikurrina izango da jokoan, 18:00etan hasita.

Estropadako sailkapena

  Elkartea Denbora Puntuak
TOLOSALDEA A.K. 11:08,45 11
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 11:12,33 10
DELTECO ZUMAIA 11:20,09 9
HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:21,53 8
ISUNTZA-ELECNOR 11:32,04 7
SAN JUAN-IGARTZA 11:32,77 6
ONDARROA-CIKAUTXO 11:39,87 5
LUTXANA A.E. 11:40,93 4
LAPURDI 12:12,57 3
10º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 12:18,21 2
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:36,73 1

Sailkapen orokorra

  Elkartea Puntuak
TOLOSALDEA A.K. 75
DEUSTO-TECUNI-BILBAO 70
HIBAIKA JAMONES ANCIN 62
DELTECO ZUMAIA 53
SAN JUAN-IGARTZA 50
ONDARROA-CIKAUTXO 44
ISUNTZA-ELECNOR 38
LUTXANA A.E. 26
ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21
10º LAPURDI 15
11º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 8