Urrak irabazi du Mallabiko harri-jasotze txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 17a, 11:51

Urra, Urrezko Harri-Jasotze Txapelketa irabazi zuenean. (Ibon Errazu)

100 kiloko zilindroa eta bola ahal beste aldiz altxatu behar zituzten harri-jasotzaileek, eta denera 89 jasoaldi egin zituen Urrak.

Sasoi betean da Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaile zarauztarra. Larunbatean Igeldoko Harrian bigarren postua eskuratu zuen, eta igandean txapeldun izan zen Mallabiko (Bizkaia) txapelketan. 100 kiloko zilindroa eta pisu bereko bola bost minutuko txandetan ahal beste aldiz altxatu behar zuten parte hartzaileek, eta denera 89jasoaldi egin zituen Urrak. 

Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Mikel Lopetegi Urra: 89 jasoaldi.
  2. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 80 jasoaldi.
  3. Jon Gisasola Zelai V.a: 80 jasoaldi.
  4. Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a: 79 jasoaldi.
  5. Iñigo Eizagirre Eiza: 78 jasoaldi.
  6. Xabat Olaizola: 74 jasoaldi.
  7. Jagoba Otaegi: 73 jasoaldi.
  8. Iraitz Arruti: 64 jasoaldi.
  9. Julio Jimenez: 63 jasoaldi.
  10. Beñat Vicario: 49 jasoaldi.
  11. Manex Zubizarreta: 40 jasoaldi.
  12. Petr Bulgarea: 37 jasoaldi.