Bisita gidatuak antolatu dituzte Daniel Txopitearen erakusketarako

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 19a, 17:00

Hilaren 28an izango dira dohainik; bata, 17:30ean, eta bestea, 19:00etan. Izena eman behar da Kultura Departamentuan.

Daniel Txopitearen Bihotz bihotzetik erakusketari buruzko bi bisita gidatu egingo dituzte datorren asteazkenean, abuztuaren 28an. Erakusketaren komisario Ainize Txopitea eskainiko ditu bisitak, eta bere bitartez Torre Luzea aretoan paratu dituzten margolanen nondik norakoak ezagutzeko parada izango da.

Bisitak doakoak izango dira, 17:30etan eta 19:00etan, baina izena eman behar da aurrez Kultura Departamenduan, 943-00 51 20 telefono zenbakira deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. Gainerakoan, erakusketaren datak irailaren 12ra arte izango da ikusgai.