Lapurdi kaleko bidegorria itxita dago lanengatik

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 14a, 17:00
Trenbide ondoan ari dira lanean, erta ondorioz bidegorria itxita dago. (Aritz Mutiozabal)

Astelehenean hasi ziren Zarauzko tren geltoki berriko eta San Pelaio geralekuko berrikuntza lanekin, eta obrak iraun bitartean, Lapurdi kaleko bidegorria itxi egin dute bere osotasunean.  Horren aurrean, bizikleten erabiltzaileentzako hainbat gomendio eman ditu udalak.