Eusko Label Ligako koroa lortu du Gorka Aranberrik Santurtzirekin

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 20a, 11:00
Gorka Aranberri Santurtziko patroia. (Aitor Arrizabalaga)

Azken bi jardunaldien faltan, Santurtzik eskura zuen Eusko Label Liga. Hala ere, nagusitasun osoz irabazi nahi izan ditu Bermeoko eta Portugaleteko banderak, eta, hala, ligako koroa bereganatu du. Taldean lehen urtea duen Gorka Aranberri patroia pozarren zen atzokoan erdietsitako lorpenarekin. Denboraldi bikaina osatu dute: ligaz gain, Kontxako Bandera ere lortu baitute.