Protesta egin dute udaletxe aurrean kiroldegiko langileek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 13a, 12:31
Elkarretaratze zaratatsua egin dute Lege Zaharren enparantzan. (Amaia Urbieta Arruti)

Lau greba egun aurreikusi zituzten, eta gaurkoa izan da lehena. Udaletxe aurreko elkarretaratzeaz gain, karabana zaratatsua egingo dute 18:00etan, herriko errepideetan zehar.

Lan hitzarmen "duina" aldarrikatzeko grebari ekin diote gaur Aritzbatalde kiroldegiko langileek. Soldatak izoztea eta lanaldiak murriztea egozten dizkiote kiroldegia kudeatzeaz arduratzen den BPXport enpresari, eta langileek egoera konpondu dezaten exijitu diote bai enpresari, baita udalari ere. 

06:15etik kiroldegiaren kanpoan egon dira bertako langileak, pankarta eskuetan hartuta. Ez dute zerbitzurik eman, eta HITZAri azaldu diotenez, ez da aparteko arazorik sortu. 11:30ean udaletxearen aurrean egin dute protesta, eta arratsaldean, 18:00etan, karabana zaratatsua egingo dute herriko errepideetan zehar.

Langileen borroka ez da gaurkoarekin amaituko; bihar, datorren astelehenean eta asteartean ere greba egingo dute.

Erlazionatuak

Kiroldegiko langileak, grebara

Aritz Mutiozabal 2021 urr 07 Zarautz