Bizikleta martxa egingo dute kiroldegiko langileek arratsaldean

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 18a, 14:30

Joan den asteazkenean eta ostegunean bezalaxe, Zarauzko kiroldegiko langileek jarraipena eman diote gaurkoan grebari, eta beste horrenbeste egingo dute bihar. Lan hitzarmen "duina" aldarrikatu eta lanaldi murrizketak salatze aldera, gaur arratsaldean bizikleta martxa egingo dute, 18:00etan kiroldegitik abiatuta. Mobilizazioa elkarretaratze batekin bukatuko dute Lege Zaharren enparantzan.