Salberdinen lurrazpiko aparkalekua egiteko pauso bat gehiago eman du Udal Gobernuak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 1a, 10:00

Xabier Txurruka alkatea eta Iker Basurko Mugikortasun zinegotzia, planoa atzean dutela. (Zarauzko Udala)

Martxoan iragarri zuen Udal Gobernuak Salberdinen lurrazpiko aparkalekua egiteko asmoa. Alde Zaharrean eta Azken Portun dagoen aparkelekuen arazoa konpontzeko "aukera paregabea" dela azaldu zuen udalak orduan, eremuak "kokapen estrategikoa" daukalako herrian.

Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez iragarri duenez, udalak onespena eman eta jendaurrean jarri du proiektuarekin aurrera egiteko xehetasun azterlana. Gogorarazi duenez, bi soto eta 400 aparkaleku baino gehiago izango dituen lurpeko aparkalekua egitea da asmoa. 

Irakurri hemen proiektuari buruzko xehetasun gehiago.