Hitzarmen berria sinatu dute kiroldegiko langileek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 31a, 14:54

Hitzarmen duinaren aldeko borrokak bere fruituak eman ditu, Aritzbatalde kiroldegiko langileek Twitterreko kontuan jakitera eman dutenez. 

BPXport enpresa arduradunari zein udalari hitzarmen duina aldarrikatzeko lau greba egunen ondoren, "konponbiderik ezean" greba mugagabeari ekiteko prest azaldu ziren kiroldegiko langileak, baina adostasunera iritsi eta hitzarmen berria sinatu dute. Oraingoz informazio gehiagorik ez dagoen arren, printzipioz, ez diote greba mugagabeari ekingo asteartean.