Ikusmina eragin du 77. Paco Urkia Hondartzako Futbol Txapelketako lehen jardunaldiak

Iazko martxotik jokatu gabe egon ondoren, gaur itzuli dira plaieroak Zarauzko hondartzara. Eguraldia lagun, 28 talde aritu dira lehian hamalau partidatan, eta gogoz jokatu dituzte norgehiagokak. Zaleek ere ez dute hutsik egin.

Hauek dira lehenengo jardunaldiko emaitzak:

Senior neskak
1. Euskalduna 1 – Kupela 8
2. Katixa 3 - Itxas–Lur 0
3. Napar Berri-Limoss 5 – Lukas Ardotegia 0
4. Kirkilla-Enea 0 – Kebidek 4

Senior mutilak A multzoa
5. Laguntasuna Kooperatiba 0 – Dean Team 3
6. Kirkilla-Enea 1 – Balearri-Astillero 2
7. Asti Pinturak 10– Mamba FC 0
8. Euskalduna  2–  Txanela 0
9. Katixa 3– Salegi 1

Senior mutilak B multzoa
10. Telesforo 4– Celso Castro 2
11. Pukas-Shelter 1 – Tivoli-Naparrak 2
12. Kosta Hortz Klinika 2 –Arrano 1
13. Talai Mendi Kanpina 1– Asergroup 1
14. Ulacia Bidaiak 4– Ilcapo 0

BIDEOA. Lehen jardunaldiko protagonisten iritziak