Kontsultagai daude alokairuko etxebizitzen esleipen prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 17a, 14:52

Aldapetan Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozedura martxan da. Hamasei etxebizitza esleituko dituzte guztira.

Urriaren 26an zabaldu zuen epea Etxebidek izena eman ahal izateko Aldapetan Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozeduran. Behin epe horiek amaituta, gaur jarri ditu kontsultagai Etxebidek prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. Interesdunek hemen kontsultatu ditzakete zerrendak.

Guztira, alokairuko hamasei etxebizitza esleituko dituzte prozedura honetan, bederatzi bi logelakoak, eta zazpi hiru logelakoak.