'Igelen metamorfosia' txotxongilo erakusketa, Corrado Masacciren eskutik

Gorka Eizagirre-Natalia Berridi 2022ko ots. 8a, 16:30

Corrado Masacci artista italiarraren Igelen metamorfosia txotxongilo erakusketa dago ikusgai Sanz Enea kultur etxean. Ostegun honetan, 18:00etatik aurrera, egileak berak bisita gidatua eskainiko du. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.