Azazkaletako lazunen poesia, Peritzen eta Aranaren eskutik

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 18a, 17:30
Aner Peritz eta Oihana Arana, Garoa liburu dendan. (Armiarma)

Oihana Aranak eta Aner Peritzek lehenengoaren Lazunak azazkaletan poema liburua aurkeztu zuten atzo arratsean Garoa liburu dendan. Saioan zehar hainbat poema errezitatu zituzten bertaratu zirenen gozamenerako. Hain justu ere, kultur espazioa bete egin zen egile gazteen proposamena bertatik bertara jarraitzeko.

Egia esan, Oihana Arana eta Aner Peritz puri-purian dabiltza. Izan ere, Leire Vargas eta Haizea Aranarekin batera ondu duten Erre bertso-ikuskizuna hilabete hasieran estreinatu zuten eta oihartzun handia izaten ari da. Martxoan 25ean Modelo aretoan izango da ikusgai.