Jasotako isuna salatzeko elkarretaratzea eta hitzaldia egin ditu gaur Ernaik

Onintza Lete Arrieta 2022ko mar. 5a, 18:30

Gaur eguerdiko elkarretaratzearen une bat (Onintza Lete Arrieta).

Urriaren 12ko mobilizazioei lotuta iritsi zaio isuna gazte mugimendu horretako kide bati, eta hori salatzeko protesta egin dute Gazte antolatuonganako errepresiorik ez lelopean. Isunari aurre egiteko, kontzertuak izango dira gaur 20:00etan Gaztetxean: Leherkaitz, Indabak eta DJ Dog.

Zarauzko Ernaik otsail amaieran azaldu zuenez, iazko Hispanitatearen Egunean, urriaren 12an, Urola Kostako Ernaiko kide bat identifikatu zuen Ertzaintzak, eta horren harira "gezur batean oinarritutako isuna" heldu zaio. Gertakaria salatzeko eta isunaren gastu ekonomikoei aurre egiteko antolatu dituzte gaurko hitzaldia eta kontzertuak Gaztetxean.

Elkarretaratzea, berriz, Lege Zaharren enparantzan egin dute, 13:00etan.

Argazkia: Zarauzko Ernai.