Zarauztarra taldeko gazteek gogotsu ekingo diote denboraldiari

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 19a, 11:00

Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak aurtengo denboraldiko taldea aurkeztu zuen atzo arratsaldean, babesle duen Lukas ardotegiaren parean. Guztira, alebin eta infantil mailako hamar txirrindularirekin ekingo dio aurten, Denis Sanchez entrenatzailea gidari dutela; gaur arratsaldean herrian jokatuko den lastekerta dute lehena.

Bi urteko egoera gorabeheratsuaren ondoren, neska-mutilak gogotsu ikusten dituela nabarmendu du entrenatzaileak. "Urte hauetan ez da probarik izan, eta beste elkartetako talde batzuk desagertu egin dira ez korritzarearen ondorioz. Beraz, badago gogoa eta ilusioa, eta taldean dugu jende asko berria da, alebin mailakoa".