Plazara atera dira Elkar+ekin Dantzan!

Aritz Mutiozabal 2022ko mar. 20a, 14:30

Elkar+ekin gara! egitasmoaren barruan, Elkar+ekin dantzan! ekimena egin dute gaur eguerdian Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Zarautzen ere bat egin dute eta dantzaren bueltan aritzen diren hainbat herritar elkartu da Musika Plazan, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmora dantzan egiteko. Arranoko gitarra eskolako kideak eta Montetxio Korua arduratu dira zuzeneko musikaz .