Azken txanpan sartu dira Santa Marina kaleko festak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 22a, 09:13

Azken egunean sartuko dira Santa Marina kaleko jaiak. Goizeko 10:00etan hasi eta iluntzera arte izango dituzte ekitaldiak Zarauzko kale honetako bizilagunek, eta bertaratuko diren guztiek. 

Gogotsu bueltatu dira Zarauzko Santa Marina kaleko jaiak izurriteak bi urtean "atseden" hartzera behartu ondoren. Pasa den asteburuan ekin zieten jaietako ekitaldiei "bueltan gea!" aldarriarekin, eta egun hauetan guztietan jai giroa nagusitu da Zarauzko alde zaharreko zonalde honetan. 

Festen azken eguna da gaurkoa, eta aurrekoetan bezala izango dute bertaratzen direnek zer ikusi, zer entzun eta zer jan eta edan. Hau da festa batzordeak iganderako prestatutako egitaraua:

10:00. Kantujira auzoan, Arrai-Zopa lagun taldearekin.
12:00. Jalgi dantza taldearen saioa.
12:30. XIX. Patata Tortilla. 12:00etako aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan.
16:30. Gazte Olinpiadak, Haize Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:00. Zezen txikiak eta poney-ak.
19:30-21:00. DJ Arno musika festa eta YE Mambo Txikis dantzariekin batera.
21:00. Sardinaren ehorzketarekin festaren amaiera.

Santamarinek eman dutena hemen ikus daiteke.