Santa Marina auzoko jaiak oso kutunak dira zarauztar askorentzat. Danborrada egiten da gauez, eta beste hamaika ekitaldi egunez, Santa Marina ermitaren inguruan.
Umorez amaitu dituzte santamarinak

Onintza Lete Arrieta 2022 mai 23 Zarautz

Hamaika ekitaldiz gozatuta amaitu zituzten jaiak atzo, igandea, Santa Marina kaleko auzotarrek. Arratsalde-iluntzean, esaterako, musika festa egin zuten Arno DJarekin eta Yasmilkak animatuta, eta ondoren, sardinaren ehorzketa irudikatu zuten aurreneko aldiz. Horrela amaitu dira aurtengo santamarinak.