Elena Aldaz eta Patxi Arrondo izan dira Bola Txapelketako garaileak

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 30a, 15:00

Giro bikaina izan zen atzo Ane Agirreren omenez Zelai Ondoko Bol&Tok Klubak antolatutako bola txapelketan. Eguraldia lagun, festa giroa izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Lehenik eta behin, federatuen arteko lehia jokatu zuten, eta hauek bukatzerako zain zeuden Zarauzko eta kanpotik etorritako lagunak, txapelketa herrikoian parte hartzeko. Une hunkigarriak ere izan zituen ekitaldiak, Ane Agirreren alabak Elena Aldazi Anerentzat kuttuna zen Eguzkilorea  lehen saria eman zionean.

Talde antolatzaileko kideak oso gustura geratu ziren txapelketak izandako partaidetzarekin, eta bereziki eskertuta laguntzaileek izandako prestutasun eta eskuzabaltasunagatik.

SAILKAPENAK

FEDERATUAK
Emakumezkoak
1. Elena Aldaz
2. Goretti Beloki
3. Garbiñe Alustiza
4. Aitziber Ugalde

Gizonezkoak
1. Patxi Arrondo
2. Fermin Zuloaga
3. Iñaki Maiz
4. Txema Fernandez

EZ FEDERATUAK
1. Fran Villalon
2. Iñaki Alustiza
3. Josu Arruti

Erlazionatuak