Indarrean da udako TAO sistema

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 1a, 09:17

Ekaina hastearekin batera, martxan da udako TAO sistema. Hori horrela, gaurtik irailaren 30era bitartean, bigarren aparkaleku gunean aparkatzea ordainpekoa izango da egoiliarren txartelik ez dutenentzat.

Asteko zazpi egunetan, honako ordutegian ordaindu beharko da aparkalekua: 09:00etatik 20:00etara.

Hain zuzen, duela gutxi TAOko guneen aldaketa puntuala proposatu du udalak, eta horren inguruko ekarpenak egiteko epea zabalik dago ekainaren 3ra arte.