Emakumezkoen trainerua zortzigarren eta gizonezkoena zazpigarren geratu dira Gipuzkoako Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 12a, 14:01
Emakumezkoen trainerua, artxiboko irudian. (@zae)

Orio izan da txapeldun emakumezkoetan, eta Hondarribia gizonezkoetan. Datorren astean jokatuko dute KAE 1 ligako lehenengo jardunaldia zarauztarrek. 

Datorren astean ekingo diote KAE 1 ligari Zarauzko emakumezkoen nahiz gizonezkoen traineruek, eta gaur, beroketa moduan, Gipuzkoako Txapelketa lehiatzen aritu dira Gipuzkoako uretan. 

Bederatzi traineru ureratu dira emakumezkoetan, eta zortzigarren postuan geratu dira zarauztarrak, 11:46:44 denbora eginda. Txapeldun geratu den Oriok baino minutu bat eta segundo bat gehiago behar izan ditu Zarautzek lanak amaitzeko. Segundo bat beranduago helmugaratu da Hernani Zarautzen txanda berean, beraz, beren txandan, lehia estua izan dute. 

Hemen ikusgai sailkapen osoa eta denboren arteko aldeak:

1. Orio 10:44.64
2. Tolosaldea +10 
3. Donostia Arraun Lagunak +11
4. Donostiarra +12
5. Hibaika +24
6. Hondarribia +31
7. Telmo Deun +45
8. Zarautz +1:01
9. Hernani +1:02

Gizonezkoetan, berriz, hamabi traineru izan dira lehian, eta bigarren txandan ureratu da Zarautz. Bere txandan hirugarren helmugaratu da, lanak 21 minutu eta 9 segundoan bukatuta. Txapelketa Hondarribiak irabazi du, hamahirugarrenez. 

Hemen ikusgai sailkapena eta denboren arteko aldeak:

1. Hondarribia 19:59
2. Donostiarra +7
3. Orio +19
4. Getaria +23
5. San Pedro +49
6. San Juan +57
7. Zarautz +1:10
8. Telmo Deun +1:16.60
9.Lapurdi +1:16.82
10. Hibaika +1:44