Bigarren eta seigarren egin dute Zarauzko traineruek Castro Urdialeseko estropadan

Maria Maya Manterola 2022ko uzt. 2a, 20:39

Sanpedrotarraren atzetik bigarren sailkatu da gizonezkoen ontzia. ETE ligan, berriz, seigarren egin dute. Bihar Elantxoben izango dute estropada.

KAE1 ligako hirugarren eta ETE ligako laugarren jardunaldiak jokatu dira gaur Castro Urdialesen, eta bertan izan dira Zarauzko traineruak ere. 

KAE1 ligan, hiru txandatan aritu dira estropadan parte hartu duten hamabi ontziak. Zarautz Gesalaga Okelan hirugarren eta azken txandan aritu da. Lan bikaina egin du gizonezkoen traineruak, baina ezin izan dute Sanpedrotarra traineruaren lana hobetu, eta bigarren sailkatu da, bederatzi segundoko aldearekin. 

Hemen ikus daitezke Castro Urdialeseko gizonezkoen estropadaren denborak. Sailkapen orokorrean hirugarren da Zarautz Gesalaga Okelan

ETE ligako jardunaldia jokatu da lehendabizi, eta bi txandatan jokatu dute estropada bederatzi ontzik. Zarautz Gesalaga Okelaneko arraunlariak lehenengo txandan izan dira lehian, eta Castroko Banderaren sailkapenean seigarren egin dute. 

Hemen ikus daitezke Castro Urdialeseko emakumezkoen estropadaren denborak. Sailkapen orokorrean seigarren da Zarautz.

Bihar Elantxobeko XXXIV. Traineru Estropadan izango dira Zarauzko arraunlariak.