Martxan da arrauneko porra

Zarauzko Hitza 2022ko uzt. 10a, 10:00

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu dute UROLA KOSTAKO HITZAk eta ZARAUZKO HITZAk, eta abuztuaren 1era arte egongo da zabalik lehiaketa. Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko eta Getariako taldeek? Horiexek galderak. Sari ederrak lortuko dituzte irabazleek.

Aurten ere, sari ederra dago jokoan porrako irabazlearentzat. Zarauzko traineruen postuak asmatzen dituenarentzat: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Getariako traineruaren postua asmatzen duenarentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Porran parte hartzeko epea abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN HEMEN ZARAUZKO PORRA

EGIN HEMEN GETARIAKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!