Amenabar enpresak eraikiko ditu Salberdingo alokairu sozialeko 60 apartamentuak

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 12a, 10:35

Salberdin O.R. 10-2 eremuko AD lurzatian 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obrak lehiaketara atera zituen udaberrian Eusko Jaurlaritzak; aurrez, Zarauzko Udalak bere jabetzakoa den partzela horretan alokairu sozialera bideratutako apartamentuak eraikitzeko lizentzia eman ondoren. Orain, Construcciones Amenabar SA enpresari esleitu dizkiote lanak, 7.571.188,71 eurotan (BEZ barne), eta 28 hilabeteko epean burutu beharko ditu.