Seigarren geratu da Zarautz Gesalaga Okelan Orioko estropadan

Onintza Lete Arrieta-Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 18a, 10:32

Pedreñako (Espainia) estropadan baino emaitza kaskarragoa erdietsi zuten atzo, baina sailkapen orokorreko hirugarren postuari heltzen diote Zarautz Gesalaga Okelango mutilek.

Orioko Bandera izan zuten atzo jokoan KAE 1 ligako arraunlariek, eta sanpedrotarrek eskuratu zuten garaikur preziatua erlojupeko proban. Zarauzko Enbata seigarren geratu zen, eta lehen postuan geratu zen traineruak baino hamabost segundo gehiago behar izan zituen lanak amaitzeko.

Lehia Orion izanik, zarauztar ugari joan zen errio ingurura etxeko taldea animatzera.

Horrela geratu zen Orioko sailkapena:

SANPEDROTARRA 20:14,62 12
SAN JUAN 20:15,69 11
ARKOTE SEGUROS BILBAO 20:16,40 10
S.D.R. PEDREÑA 20:16,85 9
MATRIX HONDARRIBIA 20:28,50 8
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 20:29,62 7
DELTECO ZUMAIA 20:30,29 6
DEUSTO BILBAO 20:33,77 5
CASTRO BRUNO SAEZ 20:34,58 4
10º ORIO ORIALKI 20:36,71 3
11º CAMARGO CUEVA EL PENDO 20:53,71 2
12º BUSTURIALDEA 21:28,69 1

Puntu banaketa berriaren ondoren, horrela dago momentu honetan KAE 1 ligako sailkapen orokorra:

SANPEDROTARRA 75
ARKOTE SEGUROS BILBAO 68
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 66
S.D.R. PEDREÑA 63
SAN JUAN 59
MATRIX HONDARRIBIA 40
CASTRO BRUNO SAEZ 38
DELTECO ZUMAIA 37
DEUSTO BILBAO 36
10º CAMARGO CUEVA EL PENDO 31
11º ORIO ORIALKI 20
12º BUSTURIALDEA 13