Bi Harri txapelketako harri baldarrak kiroldegiko sarreran daude ikusgai

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 20a, 11:00
Bi harri jaso beharko ditu harri-jasotzaile bakoitzak igandean. (Amaia Urbieta Arruti)

Igandeko Bi Harri txapelketan harri-jasotzaileek altxatu beharreko Jai Txiki eta Mollarri harri baldarrak ikusgai daude Aritzbatalde kiroldegiko sarreran.

Urtero egin ohi duten moduan, Aritzbatalde kiroldetiko sarreran jarri dituzte ikusgai Bi Harri harri-jasotze txapelketan kirolariek altxatu beharko dituzten harri baldarrak. Txapelketaren izenak berak dioen moduan, bi harri ziren hasieran ikusgai jartzen zituztenak, baina azken bi urteetan emkumeen lehia gehitu zaio gizonenari eta, beraz, lau harrirentzako tokia egin dute aurten, iaz bezala.

Bi Jai Txiki eta bi Mollarri harri izango dira protagonista igandeko lehian. Emakumeen Jai Txiki harriak 63 kilo ditu, eta 51 Mollarrik. Gizonetan, berriz, 117 kilo pisatzen ditu Jai Txikik, eta 119 Mollarrik. Pisua ez da harri baldarrek altxatzeko duten zailtasun bakarra, ordea. Forma irregularra dutenez, altxatzeko teknika zailagoa da, eta harri-jasotzaile bakoitzak bere erara moldatu behar izaten du harriari sorbalda gainerainoko jasoaldiak emateko.

 
Erlazionatuak