Traineru denboraldiko porran parte hartzeko azken egunak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 30a, 11:00

Arraun denboraldiaz hainbat porra ditu martxan Zarauzkohitza.eus atariak. Doakoak dira denak, eta asmatzen dutenen artean otorduak eta arropa zozkatuko dira. Parte hartzeko epea abuztuaren 1ean, datorren astelehenean, amaituko da, beraz, animatu! 

Traineru denboraldi betean murgilduta daude ZAEren bi Enbatak, baita Getariako Esperantza ere. Nola amaituko dute denboraldia, ordea? HITZAren porretan Zarauzko eta Getariako traineruek zenbatgarren amaituko duten asmatu beharko da. Aste batzuk darama zabalik porrak, eta abuztuaren 1a arte, etzi arte, egongo da parte hartzeko aukera. 

Doakoa da porra egitea, eta asmatzaileen artean Muniosoro erretegian otordua eta Koolore markako arropa zozkatuko dugu.  Lotura honetan klik eginda hartu daiteke bai Zarauzko porran, baita Getariakoan ere.

 

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!